Akordioaren Kongresuari bidea eman dio azkenean Madrilgo gobernu zentralak; modu horretara, Auzitegi Gorenean Nafarroaren aurka aurkeztu zuen 1.512 milioi eurotako demandan atzera egiten du Espainiako Gobernuak. Jarrera 180 graduan aldatzea gertatu da oposizioa oso irmo agertu delako hasieratik, nafarren eskubideen aurkako eraso zuzen hori erretiratzea exijitu baitzuen hasieratik; izan ere, praktikan Nafarroak bere autonomia galtzea suposatzen zuen eraso horrek.

Gaitasun politiko faltaz gainera, UPNren gobernuak ausardia falta erakutsi zuen eta Barcina presidenteak berak parlamentuan agertu zuen 600 milioi euro ordaintzeko prest zegoela, nahiz eta Nafarroak euro bat bera ere ez zuen zertan ordaindu behar. UPNk ez bezala, Madrilgo "antinavarrismoari" aurre egiteko gaitasuna eta tinkotasuna agertu du EH Bilduk Volkswageneko BEZaren auzia 2012an publiko egin zenetik.

Era berean, EH Bilduk jakin du Auzitegi Gorenak ez duela onartu Audientzia Nazionalak emandako sententziaren aurka UPyDk jarritako kasazio errekurtsoa. 2012ko maiatzaren 7an Hitzarmen Ekonomikoaren Batzorde Koordinatzaileak lortutako akordioaren aurka aurkeztu zuen demanda ere atzera bota zuen.

EH Bilduren ustez, nafarren eskubide guztiak, eskubide ekonomikoak ere bai, irmotasunez, tinkotasunez eta ausardiaz defendatu behar dira, baina Nafarroako erregimen zaharreko alderdiak makurtu egiten dira zentralismoaren aurrean, Nafarroaren egiazko etsaiaren aurrean.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.