EH Bilduk Funes hil diren bi langileren familiarekiko eta lagunekiko elkartasuna adierazi nahi du prentsa ohar honen bidez. Halaber, Lan Erreforma sustatu eta onartu dutenen itxurakeria salatu nahi du EH Bilduk. Lan baldintza kaxkarrak bultzatu dituzten alderdiek, UPNk, PSOEk edota PPk, beraien lan politiken bidez, langileen bizitza kolokan jartzen dute. Orain ezin dute beraien ardura zuritu, hauteskunde kanpainan gaudelako.

EH Bilduk Etxabakoitzen eginen duen hitzaldian elkarteratzea burutuko du, langileon eskubideen alde eta lan baldintza kaxkarren kontra. Bihar, Adolfo Araiz Nafarroako Gobernurako Presidentegaiak parte hartuko du, LAB eta ELA sindikatuek egingo duten elkarteratzean.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.