Udal eta foru parlamentu berriak osatzeko ordu gutxi falta direnean, Fracking-aren inguruko albiste kezkagarri berria ezagutu dugu. Espainiako Industria eta Energia ministeritzak Nafarroako Erriberan Fracking-a martxan jarri nahi duen “Frontera Energy Corp.S.L.”k eskatuta ingurumenaren gaineko eragin txostenaren tramitazia hasi du. Honela, Espainiako gobernuak, aurrerapauso berri bat ematen du Erriberako hainbat herri eta Bardeak kaltetuko dituen “Aquiles” zundaketa proiektuari ekiteko. Egoera honen aurrean, EH Bilduk honakoa adierazi nahi du:

  • Nafarroako biztanleria eta bereziki Erriberakoari, Fracking-a indarrean sartzeko Espainiak ematen ari duen pauso honen berri eman nahi diogu. Neurri honekin, Fracking-a martxan jartzeko beharrezkoak diren ikerketa sismikoak egin nahi dituzte.
  • Espainiako Gobernua eta proiektuaren enpresa sustatzailearen arteko konplizitatea salatu nahi dugu. Biek, egun udal eta nafar parlamentuan dagoen egoera instituzionalaz baliatu nahi dira beren proiektua oztoporik gabe aurreratzeko. Korporazio eta parlamentu berriak osatzeko egunak falta direnean, tramitazioaz azkartu eta lehenestu nahi dituzte, agintari berriak sartu aurretik.
  • Gogoratu beharra dago, Nafarroako Parlamentuak, Fracking-aren teknika debekatzen zuen Foru Legea onartu zuela, nahiz eta gero Espainiako Epaitegi Konstituzionalak legea bertan behera utzi zuen, beste behin ere nafarrok gure eredu ekonomiko eta energetikoaz erabaki dezagun ekidituz. Erriberako hainbar udalek “Aquiles” proiektu honen kontra ere azaldu dira. Proiektu honekin aurrera jarraitzeak, Nafarroako instituzio eta gizartearen kontrako mespretsu izugarria iruditzen zaigu.
  • EH Bilduk, Fracking-a bezalako tekniken kontrako duen jarrera berretsi nahi du, bestelako eredu energetikoaren alde eginez. Gure ingurugiroa eta gure herrien etorkizuna kutsatu eta kaltatzen dituen teknikaren aurrean, bestelako eredu merkeago, errazionalago eta ekologikoagoa proposatzen dugu.
  • Guzti honengatik, proiektu honen paralizazioa eta bertan behera geratu dadila exigitzen dugu. Honela Nafarroako 5 zonalde ezberdinetan Fracking-erako eman diren 5 baimenak, bertan behera gera daitezela eskatzen dugu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.