Ostegun goizaldean Barañaingo jaietan gertatutako eraso sexista larriaren aurrean, Nafarroako EH Bilduk gertakari honen ondorioz gaur arratsaldean antolatu den asanblada eta mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du. Gisa honetako eraso matxisten aurrean herritarrok erantzun behar dugu. EH Bilduk bere elkartasun eta babes osoa azaldu nahi dio eraso honen biktima izan den emakumeari.

Hiri, herri eta auzoetako jaien garaiaren hasieran, gure gizarteak duen arazo kolektiboaren eredurik larrienarekin topatu gara Barañaingo eraso sexista honekin. Gure jai eta festak askatasunez eta berdintasunez bizi ahal izateko neurriak behar dira. Barañainen gertatutakoa ez du lekurik ez jai eremuan ez beste inon.

Gure jai eta festetan inolako eraso sexistarik ez egoteko kontzientziazio eta hezkuntza neurriak behar dira, jarrera matxisten aurrean gizarte guztia kontra azaldu eta hauek gure kaleetatik erabat baztertzeko. Jarrera matxisten aurrean tolerantziarik ez. Ezetza beti da ez.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.