Comptos Ganberak Osasuna taldearen zorrari buruz egindako txostena ezagututa, EH Bilduko bozeramaileak adierazi du: “Comptos Ganberako txostenak agerian utzi du UPNren Gobernuek Osasuna taldearekiko izan duten faborezko tratua, uneoro ezohiko neurriak aplikatu zizkiotelarik, legezkoak izan arren, soilik Osasuna taldearen zorrei aurre egiteko martxan jartzen zirelarik”. Faborezko tratu hau agerikoa da 2005-2014 epean, talde gorritxoa zorraren atzerapen, zor kantitatea eta ordaintzeko epe luzeenak zituen zergaduna delarik.

Adolfo Araizek azpimarratu du, Comptos Ganberak “UPN, PSN eta PP-k onartutako Osasunarendako Erreskate Legearekin oso kritikoa dela”,“EH Bilduk bere garaian salatu bezala, zergadun berezi baten egoerari erantzuteko lege Ad Hoc bat da, agerian utziz kasu bakarreko lege bat dela, pribilegiozko tratua alegia”. Txostenak gainera Nafarroako Ogasunean izan daitezkeen ondorio larriak ere azpimarratzen ditu, Osasuna Taldeak hartutako zorra eta betebeharrei erantzungo ez balie, Nafarroako Gobernuak berak eman baitu mailegiu horietarako abala. “Sortutako zorraren arazoari ez dio irtenbiderik ematen lege honek” adierazi du Araizek “zorra mantendu egiten da, 20milioi eurokoa une honetan, eta Nafar Ogasunarendako arrisku larria suposatzen du, Osasunak ez badu ordaintzen”.

Adolfo Araizendako deigarria da “Osasuna Taldeak, eskatutako Bideragarritasun Plana aurkeztu beharrean, altxortegiko plan soil bat aurkeztu duela, Comptosendako nahikoa ez dena”. Detalle hau agerian uzten du, eta txostenak argi erakusten du, Osasunaren finantziazio iturri nagusienak, entitate finantzieroak eta Nafar Ogasunarekin zituen zorrak ez ordaintzea edo ta atzeratzea zirela.

Txostena ezagututa EH Bilduk, Comptos Ganberako presidentearen agerraldia eskatu du, beharrezkoa diren azalpenak eta informazioa eman dezan.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.