Iruñerriko Mankomunitateko presidentziarako hautagaitza aurkeztuko du EH Bilduk, irailaren lehen asteetan eginen den bilkuran. Nafarroako Gobernua eta Iruñeako udala hautatu eta adosteko egindako prozesuetan bezala, honakoan ere lehen indarra denari dagokio aldaketarako indarren buruan jartzea.

Zentzu honetan, EH Bilduk bilerak eta kontak hasi ditu indar politiko eta udal ordezkari ezberdinekin, Mankomunitatean ere aldaketa adostu eta gauzatu dadin. Kontaktu hauek, EH Bilduk prestatutako programaren oinarriarekin egiten ari dira. Proposamen honetan Mugikortasun Plan berri baten beharra azpimarratzen da, garraio publiko eraginkor eta Nafarroako Gobernuaren urte anitzeko finantziazioarekin. Hondakin politika berria ere proposatzen da, hauek murriztu, berrerabili eta birziklatzeko helburuarekin, honela hondakinen bilketa berezitua bultzatuko dituzten politikak behar dira, Europak markatzen dituen helburuetara ailegatzeko. Azkenik, uraren kudeaketarako politika berria ezarri Uraren Zuzentarau Markoaren printzipioetan oinarrituta.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.