Pasa den astean iragarri genuen moduan, gaur EH Bilduren Iruñerriko Mankomunitatearen presidentziarako hautagaia aurkeztu nahi dizuegu. Datorren irailaren 9an egingo da Mankomunitateko presidente berria aukeratzeko asanblada. Pasa den astean esan genuen moduan, aldaketa Mankomunitatean ere bermatzeko bidean, aldekaren aldeko aldedien arteko lehenengo indarrari dagokio prozesuaren buruan jartzea, hau da, EH Bilduri.

Gauzak honela, EH Bilduk Antsoaingo zinegotzia den Aritz Ayesa hautatu du, Mankomunitateko presidentziatik, esparru honetan ere aldaketa lortzeko.

Azken egunotan hainbat bilera izaten ari gara indar politiko eta hautets ezberdinekin EH Bilduk prestatutako programa azaldu eta adosteko.

Aritz Ayesa: "Aldaketaren aldeko indar politikoen artean adostu eta erabaki beharko dugu"

EH Bildu ordezkaritza haundiena duen indarra izanik, Iruñerriko Mankomunitatean aldaketa lortzeko prozesuaren buruan jarri da.

Zentzu honetan kontaktuak eta bilerak egiten ari gara, ahalik eta adostasun zabalena lortzeko asmoz. Ostiral honetan bertan, aldaketaren aldeko indar politikoen arteko bilera deitu dugu, Mankomunitateko aldaketa adostu ea behingoz erabakitzeko.

Proposamen honetan Mugikortasun Plan berri baten beharra azpimarratzen da, garraio publiko eraginkor eta Nafarroako Gobernuaren urte anitzeko finantziazioarekin. Hondakin politika berria ere proposatzen da, hauek murriztu, berrerabili eta birziklatzeko helburuarekin, honela hondakinen bilketa berezitua bultzatuko dituzten politikak behar dira, Europak markatzen dituen helburuetara ailegatzeko. Azkenik, uraren kudeaketarako politika berria ezarri Uraren Zuzentarau Markoaren printzipioetan oinarrituta.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.