Gerra Hotzetik honat NATOk egin dituen entrenamendu militar handienak izanen dira eta Nafarroako Bardeetan izanen dute eskenatoki. Sabino Cuadra Amaiurko diputatuak eta Dabid Anaut nafar parlamentariak ariketa hauen gaineko salaketa eta kezka azaldu dute prentsaurrean. “Opakutasun handia dago operazio militar honen inguruan” salatu du Sabino Cuadrak “Espainiako Gobernuak ez du informaziorik eman nahi, 30.000 soldaduren parte hartzea izanen dituzten ariketen harira”. Amaiurko diputatu nafarrak argtu duenez, talde bakezale eta armaden kontrako eragileen bitartez ezagutu da Trident Juncture operazioa. “Kezkatuta gaude ariketa hauek izan ditzaketen ondorioengatik” azaldu du Cuadrak “ze ariketa burutuko dira Bardeetan? Ze armamento erabiliko da? Ze helbururekin?” galdetu du.

Zentzu berean mintzatu da Dabid Anaut, Nafarroako Parlamentuko EH Bilduko kidea, “ariketa hauek, kezka eta ardura eragiten digute. Ezin dugu ahaztu aurten bertan bi istripu larri gertatu direla Tiro Poligonoaren segurtasun zonaldetik kanpo ziren bi hiritarrekin”. Horrexegatik bai Diputatuen Kongresuan eta baita Nafar Parlamentuan ere EH Bilduk azalpenak eta informazioa eskatu dio Espainiako Gobernuari “onartezina baita horrelako ariketa militar erraldoiak egitea, biztanleria informatu gabe”. Anautek argi du Carmen Alba Gobernu delegatuak ez duela informaziorik emango “berriz ere, Parlamentuarekiko dion errespetu eta begirune falta agerian utziz”.

Jakin badakigu kezka zabaltzen hasia dela Erribera eta Bardeetako zonaldeko biztanleriaren artean” azaldu du Sabino Cuadra diputatuak “espero dugu kezka honek, mobilizazioetan eta herri dinamiketan gauzatzea, Erriberako biztanleriak ezin baitu onartu beren buru gainean egiten diren militar entrenamendu arriskutsuak”. Honen harira Dabid Anaut parlamentaria 2018ra begira jarri da, “hain zuzen Bardeetako Tiro Poligonoaren kontratua berritzeko urtea, garaia da Nafar herritarrok ozen mobilizatu eta entrenamendu militarrendako gune honekin bukatzeko.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.