Bi aste pasatu dira jaietako suziria bota genuela, bi aste pasatu dira herri honetako jaiei hasiera emateko urteroko tradizioak errepikatu genituela; txupinazoa, txarangarekin dantza, erraldoien irteera, gure ikurrei homenaldia.... Eta bi aste besterik ez, audientzia nazionalak irunberriko lau pertsona inputatzeko behar izan duen denbora.

Madrilera jeitsi behar garen herritarrak, aspaldidanik lan egin dugu herri honentzako, bakoitzak bere esparrutik eta bere esperientziatik. Herrikoak gara eta herriarentzako gaude, herritarrak gara, Irunberritarrak. Irunberritar oro bezala gure ideiak lau haizetara zabaltzeko eskubidea dugu, errespetuz eta elkarbizitzaz.Eta hala egin dugu beti!

Argi izan dugu begirunez jokatzea eta norberaren identidadearekin zintzoa izatea Irunberritar guztion izaera dela. Oraingo egoera honek, ez dugu nahi elkarbizitza honen oreka etetea eta are gutxiago gure jarduna oztopatzea. Euskal Herriak bizi duen egoera historiko eta itxaropentsu hau zapuzteko beste sahiekara bat besterik ez da. Beraz, gaur hemen elkartu garen herritarrak argi dugu ez dugula inolako delitu zantzurik eragin, eta gure madrilerako bidaia amets gaizto bat besterik ez dela izango.

Ez da kasualitatea, inputatzen gaituztenon artean EhBilduko bi zinegotziak egon izana. Argi dugu, estrategia nondik doan. Argi dugu, bide onetik goazela, herriz herri, pausoz pauso, jendez jende gehiago garela. Eta horrek min eman duela! Baino ozen entzun dezatela, Ehbildu Nafarroan eragin duen eszenatokia eta aldaketa, errealak direla. Irunberrin egindako gorakada izugarria dela eta hau pertsona askoren esfortsua eta zintzotasunaren ondorio direla. Argi dugu gure jardun politikoa baldintzatzeko asmoz eta Ehbildu zikintzeko asmoz jeitsiarazten gaituztela Madrilera. Eta jeitsiko gara bai, horrek sortzen digun ezinegonarekin baina, zuek guztiak eman diguzuen ardura politikoari eutsiz. Zuen islada gurekin eramango dugu. Mila esker zapi gorria lepoan jarriz gaur babesa ematera hurbildu zareten guztioi.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.