CEDERNA-GARALURren funtzionamendua tokiko errealitatera egokitu eta ordezkari zein eragileen partehartzea indartzeko hainbat proposamen aurkeztu zituen EH Bilduk, veste eragile batzuekinbatera, 2011-2015 legealdian zehar.

Aurrerapausuak eman arren, hartutako bidean sakontzeko behar handia dago. Gardentasuna eta parte-hartzean urrats dexente daude emateko eta udal zein eragileen parte-hartzea bermatzea erronka nagusia izanen da hurrengo lau urtetan.

Gauzak hórrela, EH Bildutik, Cederna Garalurreko lehendakaritzara, Maite Iturre, Baztango zinegotzia aurkeztea deliberatu dugu. Hainbat eragileekin batera, hurrengo 4 urteetarako programa prestatu eta konpartitu dugu eta irailak 17 arte hala segituko dugu, sektore pubeta pribartuetatik ekarpenak egin ditzaten.

Programan agertzen diren idei batzuk;

  • Zuzendaritza Batzordetik haratago tokiko batzorde sektorialetan ere indartu behar da udalen zein pribatuen parte-hartzea. Horretarako CEDERNA-GARALURren proiektu berria finkatu eta aurkezpen publikoak egin behar izanen dira herrietan.
  • Hemendik aurrera egiten diren kontratazioetan bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko gaitasuna bermatu behar da.
  • Garrantzi handikoa da lehentasunak identifikatzea eta eskualde mailako proiektuak edukitzea.
  • Gardentasuna, komunikazioa, eta parte hartzea, zutabe nagusiak izanen dira egin nahi dugun lanean.
  • Garapen endogenoaren aldeko lehentasunezko proiektuak martxan jartzeak.
  • Emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea lehentasunezkoa izan behar du edozein eremu geografikotako garapen integral, iraunkor eta bideragarria gauzatzeko.
  • Mugaz gaindiko lankidetza: Nafarroako Mendialdeko zati handi bat Ipar Euskal Herriko mugakidea izaki, egitate hori baliatu behar dugu gure tokiko garapenarendako aukerak zabaltzeko.
  • Formakuntza, unibertsitateekin elkarlanak, berrikuntza eta ikerketa eta gazteekin lan egitea beharrezkotzat jotzen dugu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.