Bihar deklaratuko du Madrilgo Auzitegi Nazionalean inputatu gisa Arturo Goldaracenak, Tafallako txupinazoan udaletxeko balkoi batetatik presoen aldeko pankarta bat eskegi zelako salatuta. Beste behin ere EH Bilduk, inputazio honen zentzugabekeria salatu nahi du. Salaketa honek, Nafarroako aldaketa onartu ez dutenen urduritasuna agerian uzten du. Instituzioetan eta hainbat eta hainbat udaletan aldaketa lortu dela onartzen ez duenik badago eta iraganeko neurri eta estrategien bitartez, aldaketa hau boikoteatu eta zapuzten saiatzen ari dira behin eta berriz.

Tafallakoa ez da kasu isolatua eta azken hilabeteotan hainbat herrietako hautetsiek inputatuta eta salatuta izan dira, antzeko prozesuetan. Irunberri, Berriozar edo ta Goizuetako kasuek erakusten dute, aldaketaren kontrako estrategia honen norabidea. Tafallako kasua lotsagarria da gainera, salaketa eragin duen pankarta azken urteotan eskegita egon denean, UPN eta PSNren alkatetzen garaietan, inolako inputaziorik gabe.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.