Ostiral honetan hasi eta azaroaren 13ª bitartean, Nafarroako aldaketan lan egiten jarraitzeko EH Bilduk antolatu ditugun bilera eta lan saioak.

Badakizutenez, EH Bilduren helburu izan da eta bada, Nafarroako aldaketa politiko eta soziala lortzea. Horretarako lan egin dugu, eta orain, maiatzeko hauteskundeak sortutako egoera berri honetan ere, zentzu berean lan egiten jarraituko dugu.

Gaur aurkeztuko ditugun jardunaldiak, EH Bilduren lan ildoaren islada dira. EH Bilduren sorreratik martxan jarri dugun lan moduari erantzuten diote, lan politikoa eta lan soziala uztartu. Duela pare bat urte, “Aldaketa Euria”-rekin ekin genion bideari, arloka, sektorialki lan egiten duten eragile, talde eta pertsonekin, hausnartuz eta harremanetan jarriz. Pasa den ikasturtean “Hari Gara”-rekin bide beretik jo genuen, maiatzeko hauteskundeen aurretik, aldaketarako oinarriak finkatzeko asmoarekin.

Orain “Aldaketan Sakontzen” jardunaldiak antolatu ditugu, hasitako bidean, aurrera pausuak ematen jarraitzeko asmoarekin.

Esan bezala, aldaketa martxan dago, hasi berria da mugitzen aldaketa, maiatzeko hauteskundeek lortutako aldaketa instituzionalarekin. Pausu bat da, noski, bainan ez azkenekoa edo definitiboa. Ez da nahikoa, eta aurrera egiten jarraitu behar dugu.

Horretarako antolatzen ditugu hurrengo aste hauetako jardunaldiak, EH Bilduk, hasiberria den aldaketa honen bultzatzaile eta dinamizatzaile aktiboa izan nahi baitu.

Zentzu horretan, lana badugu mahai gainean, EH bilduko kideez gain, beste eragile, gizarte talde eta parte hartu nahi duten persona ororekin aurrera eramateko.

Horretarako, lehenik eta behin , arloka, sektorez sektore, egungo egoeraren azterketa eginen dugu, akordio programatikoan adostutakoa aztertu eta aurrerapausu horietan sakontzeko neurriak aztertuko ditugu. Jakin nahi dugu, gai guztietan ditugun aukerak eta zailtasunak, dauden baliabideak eta aukerak, lehentasunak eta premiazko aferak.

Badakigu ez dela prozesu erraza izaten ari, eta aurrerantzean ere, aldaketa lortzeko bide luzea eta oztopoz betetakoa izanen dugula. Erori berri den erregimenak ez du erraztasunik jarriko eta behin eta berriz, ikusten ari garen moduan, aldaketa boikoteatzen eta porrotera eramaten saiatuko da. Horrexegatik hain zuzen, guztion inplikazio eta parte hartzea beharrezkoa da, aldaketa sakona eta iraunkorra izan dadin.

EH Bilduk aktore aktiboa izan nahi du aldaketaren aldeko bide honetan, ideiak, proposamenak, kritikak, neurriak...jaso eta eztabaidatu nahi ditugu. Horretarako asmoa sendoa dugu, kalearekin, dinamika sozialekin eta eragileekin, elkarren artean lan egiten jarraitzeko. Legegintzaldi guztian zehar, guzti hauekin, estu estuan lan egiten jarraitzeko asmoa dugu, gaur azaltzen ari garen jardunaldiak bezalakoen bitartez, beren ekarpenak jaso eta eztabaidatzeko.

Hurrengo egunetako jardunaldietan hikuntza politikaz, hezkuntzaz, enpleguaz eta lan harremanaz, gatazka politikoa eta askatasun demokratikoaz, eskubide sozialetaz, erabakitze eskubide eta parte hartzeaz, politika feministaz, aurrekontu eta fiskalitateaz, ingurugiroaz eta osasungintzaz mintzatu, hausnartu eta eztabaidatuko dugu.

Jardunaldi hauen bukaera, azaroaren 13ko arratsaldean eginen dugun ondorioen jardunaldi batean izanen da. Egun horretan, bilera eta sesio ezberdinetan hasunartutakoa batu eta berriz ere eztabaidatu ostean, hurrengo hilabeteotako ildoa markatuko duen ondorio txostenean islatuko dugu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.