EH Bilduko hautagaia den Sabino Cuadrak gogor kritikatu ditu Iruñean egindako visitan Mariano Rajoyk esandakoak. PPko buruak Laugarren Xedapen Iragankorra kenduko duela iragarri zuen UPNrekin akordioa sinatzen zuen bitartean. “Nafarroan eman zituen minutu gutxitan, nafarron eskubideak urratzeko neurria soilik iragarri zuen Rajoyk” salatu du Sabino Cuadrak “PPk eta UPNk izugarrizko beldurra diote herritarren adierazpen eta erabakitze askatasunari, beren politika guztiak eskubide hau mugatu eta kentzera zuzenduak daude”. Cuadrak Xedapen Iragankorraz gaineratu egin du: “Nafar herritarrok libreki erabakiko dugu geure etorkizuna, Xedapen Iragankorrarekin edo bera gabe; libreki eta inolazko presiorik gabe erabaki nahi baitugu ez soilik geure izaera politikoa, baita geure ekonomia, zerga politika edo ta hezkuntza sistema ere”.

Sabino Cuadra, Mariano Rajoy eta bereziki Nafarroako PPri zuzendu zaio: “datorren azaroaren 27an aukera paregabea dago herritarren erabakitze eskubideaz eta parte hartzeaz eztabaidatzeko. Saiatu diren arren, ezin izan dute ekidin Parlamentuak eginen duen Pleno berezia. Bertan geratuko dira argi, batzuon eta besteen jarrerak, herritarron borondatea errespetatze aldera”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.