Larunbat honetan, azaroaren 14an, goizeko 11.30tan Kataluniako Parlamentuak hartutako erabakia babesteko konzentrazioa deitu du EH Bilduk Iruñeako Udal Plazan.

Egunotan, beste behin ere Kataluniako herriak abian jarritako bidearen kapitulo berri bat bizitzen ari gara. Kataluniako herriak, bere etorkizuna libreki erabakitzeko hautua egin du eta azken orduotan, ikusi dugun moduan, Espainiako Gobernuaren erantzuna, berriz ere, presioa, injerentzia, mehatxua eta epaitegien erabilera politikoa izan da.

Kataluniako herritarrak bezala, Nafar eta Euskal Herriko herritarrek ere, beren etorkizunaz libreki eztabaidatu eta erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi du EH Bilduk. Izaera politikoari solik erreparatzen ez dion bidea, baita ekonomiaz, fiskalitateaz, lan eskubideetaz edo ta hezkuntaz erabaki nahi duen herriari dagokiona da.

Arrazoi guzti hauengatik, herritarrak kalera irten eta EH Bilduk antolatutako konzentrazioan parte hartzera deitu nahi ditugu, guztion erabakitze eskubide librea ozen aldarrikatzeko.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.