Madrilgo Diagonal egunkariaren egoitzan aurkeztuko da “Galdutako Objektuak” dokumentala egiteko proiektua, Sabino Cuadra EH Bilduko diputatu eta hautagarekin. Galdutako objektuak, torturak Euskal Herrian izandako eraginari buruzko dokumentala da. ETAko kidea izatea faltsuki leporatua, Guardia Zibilak atxilotu ondorengo 1985eko Mikel Zabaltzaren heriotzatik habiatuz, dokumental honek gertakaria hurbiletik bizi izan zuten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Hauetaz gain, nazioarteko adituak, torturaren biktimak eta giza eskubideen eta memoria historikoaren aldeko aktibistek hartuko dute parte dokumentalean. Ahotsa.info eta Euskal Memoria Fundazioak parte hartzen dute besteak beste proiektu honetan.

“Tortura ez da gertakizun isolatua Euskal Herriko historia hurbilean” adierazi du Sabino Cuadrak aurkezpena izan baino lehen, “tortura oso modu zabalean pairatu da gure herrian eta Frankoren erregimena eta egungo sistema lotu dituen praktika poliziala izan da” “Mikel Zabalzaren kasua, Euskal Herrian milaka pertsonek pairatutakoaren adibidea da, 3.600kasu dokumentatu ditu Eusko Jaurlaritzak torturari buruz egindako txostenak” “torturatutako Mikelen gorpu hila azaltzearekin batera hasi ginen ezagutzen Intxaurrondo eta Galindo hitzek esan nahi zutena, gerora ez soilik torturarekin lotu genituenak, baita torturatzaileen inpunitatearekin lotu ditugunak. Izan ere, komisaldegietako inkomunikazio erregimenak, tortura erraztu eta torturatzaileak babesteko sistema izan da hamarkada guzti hauetan. Milaka salaketa egon diren arren, gutxi batzuk ikertu eta are gutxiago bukatu dute torturatzaileen kontrako zigorretan, hauek gainera berehalako barkamenak lortzen zituztelarik. Europak, Amnistia Internacionalek eta NBE-k bezalako erakundeek behin ta berriz salatu duten egoera da hau”.

Gaur arratsaldeko 20.00tan eginen den aurkezpenean Sabino Cuadrarekin batera Jon Arretxe, tortura biktima eta “Intxaurrondo, la sombra del nogal” liburuaren egilea eta Aitor Merino “Asier eta biok” filmaren zuzendaria izanen dira. “Galdutako Objektuak” dokumentala aurkezpen eta crowdfunding fasean dago, proiektua aurrera ateratzeko babesen bila.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.