Emakumeen kontrako indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloak egiten ari dira Agoitz, Sartaguda, Lizarra, Tafalla, Leitza eta Garesko udaleak baita Sakanako eskualdea ere

Emakumeen kontrako indarkeria matxistari aurre egiteko beharrari erantzunez, indarkeria matxistaren aurkako protokoloak landuko dituzte EH Bildu udaletan, gizarte eragileekin elkarlanean.

Protokolo horiek hasiera batean abian jarriko dira Agoitz, Sartaguda, Lizarra, Tafalla eta Leitzako udaletan baita Sakanako eskualdean ere. EH Bilduren arabera ezinbestekoa da indarkeria matxisten prebentzio eta erradikazioan pausoak ematea, baita halako jazarpenak jasan dituzten emakumeekiko laguntza eta erreparazioa indartzea ere.

EH Bilduren ustez, indarkeria matxistak erpin ugari ditu (indarkeria psikologikoa, fisikoa, sexuala, ekonomikoa, eta abar) eta lanketa espezifiko eta sakona behar da alor guztietan, eraso gehiagorik gertatu ez dadin. Halaber, gertatutakoan prozedura egokiak martxan jartzea urgentziazkoa da.

Zentzu horretan, protokoloetan jasotzen den modura, ezinbestekoa da berdintasun unitatean sortu eta egonkortzea; aholkularitza juridiko eta psikologikoa ematea; indarkeria pairatu duten emakumeei prozesu guztian zehar laguntza eskaintzea; berdintasunerako eta genero indarkeria matxistaren aurkako zerbitzuen zuzeneko kudeaketa publikoa egitea; hezkuntzan berdintasuna sustatzeko programak eskaintzea; festa eta kultur jardueretan sexismoaren kontrako sentsibilizazio kanpainak egitea; eta, berdintasun plana aplikatzen segitzea eta gizarte zibilaren parte hartzea sustatzea, besteak beste.

Izan ere, azaroak 25 Emakumeen aukako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren bezperan, EH Bildutik nabarmendu dute indarkeria matxista desagerraraztea gizarte osoaren lan eta ardura dela. Horregatik, herritarrei deia luzatu diete eguneko mobilizazioetan parte hartu eta gizartean errotuta dagoen genero desberdintasuna eta eredu patriarkala gainditzeko egunerokoan lan egitera.

EmakumeenAurkakoBiolentzia

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.