Bakaikuko alkateak, bi zinegotzik eta hiru herritarrek deklaratu dute, “terrorismoa goratzarrea” egin omen dutelakoan. Auzitegi Nazionalak agindu du Bakaikuko hautetsi eta herritar hauek deklaratzera eta egin dute deklarazioa, bideokonferentziaz.

Gertakari horren aurrean, EH Bildutik, honakoa adierazi nahi genuke: irmoki salatzen dugula, beste behin ere, Estatu espainiarraren epaitegi aparatutik etorritako eraso hau. Hautu eta prozesu politikoak kriminalizatu eta judizializatzea ez da berria Euskal Herrian.

Bakaikun eta hainbat tokitan gertatutakoa, estrategia horren azken atala da. Beste behin ere, eskubide zibil eta politikoak bortxatu dituela Espainiako Estatuak.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.