Euskal Herria Bilduk Carmen Alba Gobernu delegatuak Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin dezan eskaera egin du. Bakartxo Ruizek erroldatutako eskarian Amerika 66 Erregimenduaren Aizoaingo koartelean jartzen omen diren sinbolo frankisten inguruan galdetzen du Euskal Herria Bilduk, baita egoera horren baitan hartu beharreko erantzukizunei buruz ere.

Bakartxo Ruizek azaltzen duenez, pasa den egunetan egunkari digital baten bidez eduki ahal izan du nafar jendarteak egoera honen berri. Hain zuzen, kuartel horretan dauden soldadu batzuek salatu dute egoera, eta honen frogak, irudi eta guzti, interneten aurki daitezke. Oso afera larritzat jo du EH Bilduk, eta larria ez ezik, legez kanpokoa dela mahaigaineratu du. Onartezina, azken batean, eratzukizunak eskatzeko adinakoa, eta berriro errepika ez dadin neurriak hartu beharrekoa.

EH Bilduk gogora ekarri du Aizoaingo koarteleko America 66 Erregimenduak, gainera, gonbidapen gutunak bidali zizkiela Nafarroako ikastetxe eta guraso elkarteei, ikasleak koartelera gonbidatuz, bertan egiten duten “geldialdi militarrean” parte hartzera. EH Bilduk azaroan aurkeztutako mozio batean gonbidapen horren kontra azaldu dela Nafarroako Parlamentua. Horren inguruan ere galdetu nahi dio Bakartxo Ruizek Carmen Albari, alegia, zer neurri hartu dituen estatu ordezkaritzak Nafarroako Parlamentuaren erabakia betetzeko eta bete arazteko eta ikasleekin ekitaldi militarrik ez antolatzeko. Bukatzeko, parlamentarioak adierazi du badela garaia Carmen Albak Parlamentuan azalpenak eman ditzan, are gehiago, halako afera larri baten inguruan.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.