Bakartxo Ruiz parlamentarioak adierazi duenez, "Euskararen Legeak 29 urte betetzen dituen honetan, nafar jendarteak ez dauka deus ospatzeko". Aitzitik, "euskarak bizirik iraun badu gaurdaino, herri mugimenduaren eta milaka euskaltzaleren lanari eta konpromisoari esker izan da, geure hizkuntza eskubideak zonifikatzen, urratzen eta mugatzen dituen legearen gainetik".



Ruizek esan duenez, "bada garaia hizkuntza politikan aldaketaren norabidean urrats sakonak emateko". Hartara, "nafar guztion hizkuntza eskubideak bermatuko dituen marko juridiko egokia ezinbestekoa" dela azpimarratu du, eta berau "instituzioen, herritarren eta herri mugimenduaren elkarlan estutik etorriko da", parlamentarioaren ustez.



Azkenik, EH Bilduk lege berri bat martxan jartzeko helburuaren baitan indarrak biltzen jarraitzeko bere prestutasun eta determinazio osoa duela azpimarratu du Bakartxo Ruizek, "albait lasterren nafar guztiok geure hizkuntza eskubideak indarrean izan ditzagun".

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.