Gaur Bakartxo Ruiz eta Maiorga Ramirez urteko balantzea egiteko agertu dira prentsaurrean, baina baita Geroa Baik Aroztegiari buruz hartutako erabakia kritikatzeko ere. Hona hemen hitzartze osoa:

Urtea bukatzeko egun bat besterik geratzen ez zaigunean, balantzea egin eta datorren urtera begira jartzeko ordua da.

EH Bilduk argi dauka, 2015a ALDAKETAREN URTEA izan dela.

Urteetan kalean, parlamentuan, udaletan...eskatu eta borrokatutakoa, maiatzean egia bihurtu zen. Aurreko erregimenarekin hautseko eta bestelako politika egiteko aukera zabaldu da.

Bainan aldaketaren bidea ez zen pasa den maiatzean bukatu, oraindk ere kilómetro asko eta asko ibili behar baititugu, Nafarroako Aldaketa, sakona, benetazkoa eta iraunkorra izan dadin.

Ildo honetan, emandako pausuak baloratu behar ditugu. Udan, aldaketaren parte garen lau alderdiok, lan handia egin genuen, adostasunetara heldu eta egun, Aldaketarako tresna eta oinarri politiko nagusia den Akordio Programatikoa heltzeko. Horrekin hasi gara erregimenaren egitura goitik behera, gutxinaka gutxinaka desmontatzen eta nafarroa berriaren zutabeak eraikitzen.

Horren adibiderik garbiena ere udaletan ikusi dezakegu. Maiatzean hegoaldetik iparraldera hedatu zen aldaketaren txunami munizipalaren lekuko izan ginen. Tafalla, Lizarra, Iruñeako herritarrek aldaketa sakonaren aldeko babesa eman zuten eta beren herrietan nabaritzen ari dira jadanik. Gardentasuna, parte hartzea, aniztasuna... gida moduan erabiliz, herriz herri kudeatzen ari garen aldaketa. Saiatu dira eta saiatuko dira, herriz herriko aldaketa hau trabatzen, zikintzen eta tentsionatzen, bainan eguneroko lanak erakutsiko du egindako kudeaketaren onura.Aldaketa martxan da Nafarroan, eta EH Bilduk, geditu ez dadin eta sakondu dadin lan guztia eginen du.

Ildo honetan, beste aurrerapausu positiboak ere. Azken adibidea, adostu dugun erreforma fiskalean daukagu. Aurrerakoiagoa izanik, datozen urteotako aurrekontuetan, Nafarroako herritarrek dituzten beharrei eta zerbitzu publikoen mantenuari hobeki erantzuteko aukera emanen digun erreforma da.

Eta aurrekontuak tramitatzen ari diren une honetan, egon daitezkeen zailtasun eta kontu publikoek duten egoeraren gainetik, 2016rako aurrekontuak nafarroako herritarren beharrei erantzuteko oinarriak finkatzen hasteko balio dezakete. Norabidea aldatzen ari gara gutxinaka, eta espero dugu legegintzaldi bukaeran, aldaketa sakonaren helmugara ailegatzea. 2016 ez da urte xamurra izanen, ezta gutxiago ere. Oraindik ere krisiaren ondorio larrienak pairatzen dituzten ehunka bizilagun ditugulako parean, erantzuna behar duten herritarrak, etorkizuna behar duten herritarrak.

Bidea hasi besterik ez da egin, eta badakigu ez dela erraza izanen. Desadostasunak ere baditugu eta izanen ditugu eta baditugu, hori agerikoa da. Gobernuak, konplesurik gabe eta jarrera sendoago batekin egin beharko luke aurrera aldaketaren bidean.

Zentzu honetan, eta adibide moduan, jakin badakigu, gaurko Gobernu bileran, Aroztegiako PSIS-a onartzeko aukeara dagoela. Gai hau desakordiotan jasota dago Akordio Programatikoan. EH Bildu, IE eta Podemos kontra, Gbai alde. Gure aburuz, PSISaren balizko onarpena Jarraipen Batzordean jorratu bnehar da, eta ezin da aldebakartasunez eta korrika erabakirik hartu. EH Bilduk berariazko eskaera egin du Gobernuak gaur behin-betiko erabakirik ez hartzeko eta Jarraipen Batzordea deitzeko. Espero dugu Gobernuak arduraz eta akordioarekiko leialtasunez jokatzea.

Bestalde, atzo bertan beste foru lege baten kontrako helegitearen berri ian genuen. Kasu honetan, eskuin muturreko taldeek edo indar polizialek eragindako biktimei dagokiona. Espainiako gobernua, interinitate egoeran ere, nafarron borondatearen gainetik pasa egin da berriz ere, biktima hauei modu injustuan onartu ez zaien errekonozimendu eta erreparazioa ukatzen jarraitzeko. Erabaki politikoa da, errealitate hau isilarazteko helburua duena. Era berean. Nafarroaren gehiengoari eta biktimei iraina.

Ildo honetan, Mahai eta Bozeramailr batzorde bereia proposatu dugu, adiearzpen instituzional bat jorratzeko, gai larria... konpromiso garbia azaltzeko biktimen errekonozim eta erreparaziorako...
Gustatuko zitzaigukeen urtea bestelako aferekin amaitzea. Edozein modutan, hainbat gairen inguruan adiearzten dugun kezkak ez gaitu gure konpromiso eta helburutik desbideratuko, Nafarroan aldaketa sakona eta iraunkorra izan dadin.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.