EH Bilduk bere sostengu eta babes osoa adierazi die Landabengo TRWko enpresako langileei, gaur zuzendaritzak 250 pertsona kaleratuko dituela ezagutu ostean. EH Bilduko bozeramalea den Adolfo Araizek “irtenbideak eta soluzioak bilatzeko” lan eginen duela adierazi du “langileen gainean zeuden iragarpen ilunenak baieztatu direnean”.

“EH Bilduk irtenbide bat bilatzeko lan eginen du eta ez da elkartasun eta sostengu hitz hutsetan geratuko” adierazi du Araizek, “instituzio eta eragileen erantzunak haratago joan behar dira”. Zentzu honetan Nafarroako Gobernuari zuzendu zaio EH Bilduko bozeramalea “langileen aldamenean jarri behar da, ez enpresaren alboan” eta gaineratu du: “azken urteotako egoera ekonomikoa eta enpresak egin dituen azken mugimenduak, deslokalizaziorako jarrera argia erakutsi dute. Horrexegatik lan erregulazio expedientea onartu behar badu, kontutan har dezala egoera hau eta azken urteotan TRWk izan dituen etekin erraldoiak”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.