“Nafarroako Lan Eskaintza Publikoen kontrako azken helegiteak argi ta garbi erakusten du Estatuak lupaz begiratzen dituela Nafarroan hartzen diren erabaki guztiak” salatu du Adolfo Araiz, EH Bilduko parlamentariak. EH Bilduk Beaumont Kontseilariaren urgentziazko agerraldia eskatu du parlamentuan, eraso berri honen aurrean Nafarroako Gobernuak zer egitekoa smoa duen azaldu dezan.

Ardura politikoak ere eskatu ditu Adolfo Araizek, ehunka lanpostu kolokan jar ditzakeen helegite honen ondorioz “oso esanguratsua irudituko litzaiguke, UPNk epeak bete ez izana, 2015eko martxoan eta helburu elektoralengatik, lan eskaintza publiko egiteko”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.