Enpleguaren alde eta kaleratzeen kontra, larunbat honetan protesta eginen dute Buñuelgo GE-ALSTOM enpresako langileek. Nazioarteko empresa honen zuzendaritzak, Nafarroan duen lantokiaren itxiera iragarri zuen urtarrilean, 103 langile kalean uzteko arriskuarekin. Beste behin ere interes empresarial eta ekonomikoak, pertsonen gainetik jartzen direlaren adibidea dugu aurrean. Multinazionalek lantokiak ireki eta itxi egiten dituzte nahieran, langileak kromoak bailiran erabiliz eta elkartrukatuz. Erantzun sendoa behar du enpleguaren kontrako eraso honek, ohiko babes adierazpenetara mugatu gabe.

Larunbat honetan, Tuterako Foruen plazarik arratsaldeko 17.00tan irtengo den manifestazioarekin bat egiten du EH Bilduk eta parte hartzera deitzen ditu herritarrak. Ezin baitugu onartu bertako sare industriala murriztea eta 103pertsona eta beren familien oraina eta etorkizuna kolokan jartzea. Langileek aldarrikatu bezala, negoziaketak Nafarroan bertan egin behar dira, bertan Buñuelgo langileen eskubideak, eskakizunak eta etorkizunerako aukera ezberdinak defenda daitezen.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.