Asteetako lan eta borrokaren ostean, batasun sindikal, politiko eta soziala lortuta; TRWko lan gatazkak ez du amaiera baikorrik izan. 123langile kaleratuak izanen dira. Beste behin ere agerian geratu da, pertsonen gainetik, interes ekonomiko eta enpresarialak gailentzen direla. Egoera honek hausnarketa sakona eskatzen digu, Nafarroarendako zer nolako industria sarea nahi dugun, langileen erlazio markoa zein izan behar duen edo ta diru publikotik enpresek jasotzen dituzten laguntzen helburua zein izan beharko litzakeen argitzeko.

EH Bilduk harrituta aditu ditu gaur goizean Nafarroako Gobernuaren bozeramaleak egindako adierazpenak, “positibotzat” jo baitu TRWn lortutako akordioa. 123 pertsona kalean uzten dituen akordioa, inoiz ezin da positiboa izan. EH Bilduk bere elkartsaun guztia helarazi nahi die kaleratuak izanen diren pertsonei. TRWko langileei egindako lanean eta borrokan jarraitzeko animoa bidaltzen diegu, zuzendaritzak dituen asmo deslokalizatzaileak gelditu daitezen. Lan honetan Nafarroako Gobernu eta instituzio guztiak inplikatzeko deia egiten du EH Bilduk.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.