7 hilabete pasa dira Nafarroan, Aldaketarako Gobernua adostu zenetik. “Geldirik egoteko astia egon ez diren 7 hilabete pasa dira” adierazi du prentsaurrean Adolfo Araiz, EH Bilduko bozeramaleak, “aldaketa martxan da, mugitzen ari da, eta guk nahiko genukeena bainon mantxoago bada ere, aurrerapausoak ikusten ari ditugu”. Zentzu honetan erreforma fiskala, pobrezia energetikoari aurre egiteko neurriak edo ta oinarrizko errenta ziurtatzeko adostutako legeak gogoratu ditu Araizek.



Egindako bideak hala ere erakusten du oraindik ere egiteko dagoen lana eta zuzentzeko dauden jarrerak. “Duela 7 hilabete esan genuen eta orain ere esaten dugu, bestelako Gobernu eredu batek, non guztion parte hartze eta konpromezua egongo zen, bestelako emaitzak eta ondorioak izanen zituen” esan du Adolfo Araizek, “Gobernua eta sustengatzen dugun indar politikoen arteko deskonexioa ekidin izan balitz, izan ditugun tentsio eta desadostasunak beste era batera konponduko lirateke ziurrenik, neurri batean Aldaketaren Gobernua defendatzeko konpromezurik ez baitute ikusten akordioaren 4 indarrek”.

Hala ere Araizek adierazi du “Aldaketak aurrera egiten jarraituko du, norabidea argi baitugu guztiok, eta pasa den udaran lortutako akordioaren gaineko deskonesiorik ez baita izan”.

“Hilabete hauetan argi geratu da ezberdinen arteko akordioa beharrezkoa zela Aldaketa lortzeko” azpimarratu du Araizek, “aldaketarako lan tresna badugu, Akordio Programatikoa, eta orain oztopoak oztopo, aurrera eramanen dugu”. “Hilabete hauek ere erakutsi dute PSNk zuen, duen eta izanen duen garrantzi poltiko eza” baieztatu du EH Bilduko bozeramaleak “hilabete hauetan Errejimenaren parean lerrokatu da, batzutan incluso, eskuina bainon askoz ere erradikalago. Eta Madrilen ikusten ari garen moduan, aldaketa asmoak zapuzteko besterik ez du balio”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.