Adolfo Araiz, EH Bilduko parlamentariak, atzo ezagutu zen Administraziorako Auzien Nafarroako 2. Epaitegiaren sententziaren harira adierazpenak egin ditu. Epaitegiak dionez, iazko Sanferminetako txupinazoan ikurriña jartzea “lege iruzurra” izan zen. Berdina dio, Lizarra, Leitza, Etxarri-Aranatz, Oteiza eta Lakuntzako festen hasiera ekitaldiari buruz. “Beste behin ere, legearen indarrez milaka nafarrek berezkotzat duten sinbolo baten debekua inposatzen da” salatu Adolfo Araizek, “sententzia honek, sinbolo jakin batzuen inposizioa, beste batzuen debekua eta kontrakoa erabakitzen duten udalen gaineko mehatxua indartu egiten da”.

“Aspaldi esan dugu, Nafarroak Sinboloen Lege berri bat behar duela, sententzia honek argi utzi duen bezala” adierazi du Araizek “Nafarroako aldaketarako adostutako akordio programatikoaren parte da, Erregimenak eraikitako inposizio eta bazterkeriarekin amaitzeko. Udara eta herrietako festak ailegatu baino lehen martxan jarri beharreko Sinboloen lege berri bat. Udal eta herritarrei beren balkoi eta eraikinetan zein ikur izango diren erabakitzeko askatasuna emanen dien legea, egungo inposizio eta mehatxurik gabe”.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.