30 urte betetzen dira Nafarroak NATOri ezezko borobila eman zionetik. 1986eko martxoaren 12an egindako erreferendumean, nafarren %52k ezetz esan zioten NATON sartzeari. Orain bezala, orduan ere, nafarron hitz eta erabakia errespetatu gabe, inposatua egin zitzaigun mundo mailako armadan sartu eta hori gutxi balitz, etxean bertan mantendu ziguten militarrendako entrenamendu gunea den Bardeetako Tiro eremua.

Horrexegatik, duela 30 urte Nafarroak erabakitakoaren defentsan eta gaur egun ere, nafarrok gure oraina eta etorkizunaz erabaki nahi dugulako, EH Bilduk bat egiten du bihar, martxoak 12an, Iruñeko kartzela zaharretik antoladu den giza katearekin. Arratsaldeko 17.30 tan izanen da protesta. Nafarroak ezetz esan baitzion NATO eta gaur egun ere ezetz esaten diolako.

Nafarroa Otan ez

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.