Iruñerriko Mankomunitateko EH Bilduko taldeak, atzo UPNk egindako prentsaurrearen harira, zehaztapen batzuk eman nahi ditu.

SCPSAko (Mankomunitateko empresa publikoa) Kontseiluaren akordioaren helburua, egungo beharrei egokitutako ubideko uraren kantitatea zehaztea da. Inolaz ere ez, ur horniketa iturri honi uko egitea. Balibide publikoen kudeaketa egokia eta efizientzia da gure helburua.

Kontrato berri bat sinatzeko beharra, MCP-k ubidetik etorritako ur kontsumo txikiagatik sortzen da. 2006.urtetik, ur hau erabiltzen hasi zenetik 2Hm3 bainon gehiagoko muga ez da gainditu, kontratua 22Hm3 –koa izanik. Esate baterako 2015. Urtean 30.2Hm3 ur kontsumitu dira hiru horniketa iturrietatik (Arteta, Eugi eta ubidea). Itoizko ubidearen ur kontsumoa %6.4 koa izan da, hau da 1.93Hm3 ur.

Urte guzti hauetan, ubideko ura kontsumietzagatik suposatu duen kostua, milioi bat euro urtekoa izan da gutxi gora behera. 2015urtea izan zen garestiena, 1.93Hm3 ur kontsumoagatik 1.205.332€ ordaindu behar izan zirelarik. Neurrigabeko precio hau gehien bat kanonaren zati fijoak ezarri zuen, 1.152.000€koa izan baitzen pasa den urtean.

Hauek dira beraz, ubideko uraren beharren inguruko berplanteamendu bat proposatzera bultzatu gaituzten arrazoiak. Bete ez den etorkizun batean oinarrituta dauden kontsumo beharrak ditugu indarrean, etxebizitzen burbuilan sartuta, Iruñerriko proiektu urbanistiko eta industrialetan oinarritzen zirenak eta gaur egun martxan jartzeko oso urrun direnak. Hauek izan ziren 22Hm3 ur kontsumoa zehazteko eta ordaintzeko erabili ziren arrazoiak, Iruñerriko Mankomunitatearen benetazko beharretatik urrun eta bertako herritarrendako neurrigabeko eta justifikazioarik gabeko gastua suposatuz.

2015eko irailean, Canasako ordezkariekin bildu ginen. Azaldu ziguten moduan, egin beharreko prozedura egungo kontratuaren salaketan eta akordio berri batetarako beharrezkoa izan den ur kantitate berriak zehaztean datza. Etorkizunerako beharra finkatzerako orduan (460 l/s) Mankomunitateak egindako txosten teknikoen egoera zailenak kontutan hartu dira, adibidez lehorte garaiko beharren ingurukoa.

Prozesuaren hasieratik Canasako, Nafarroako Gobernuko eta ubideko beste erabiltzaileen ordezkariekin hitz egiten ari gara. Azken urteotan trasnparentzia gutxi izan duen egitura batean, informazioa bildu eta gardentasuna bultzatzen ari gara.

Guztiok asetuko gaituen akordio batetara ailegatzeko asmoa dagoela azpimarratu nahi dugu azkenik.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.