Larunbat honetan, Madrilen, Diputatuen Kongresuaren inguruan deitutako protestarik atxikimendua adierazi nahi dio Nafarroako EH Bilduk, konzentrazioan parte hartuz eta protestarekin bat egiteko deia luzatuz. EH Bilduk Esako urtegiaren handitze lanak gelditu behar direla azpimarratu nahi du ohar honen bitartez.

Esako urtegiaren kontra jarrera irmoa izan dezan eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari, akordio programatikoan jasotzen den moduan: “lanak gelditzearen alde egitea Estatuaren aurrean eta beste aukera batzuei buruzko eztabaida pitzaraztea”.

Gogorarazi behar dugu, urtegia handitzearen kontrako argudio nagusiena segurtasuna dela. Gai honetan ez dago tribializatzeko inongo aukerarik. Urtegiko horma eraikiko den gunean mugimenduak, pitzadurak eta ezegonkortasuna detektatu dira, eta horrek pertsonak jartzen ditu arriskuan. Milaka herritar, hain zuzen ere. Zientzilari, hainbat unibertsitateko fakultetek eta kanpo eragileen ikerketa eta txostenek horrela azaltzen dute. Horren ordez, ordea, ikusten ari garena da lanak gelditu eta gauzak behar bezala aztertu beharrean, bere erritmoan azkartu egiten ari direla, agian politika berrien beldurrez.

Urtegiaren handitze lanek, badute ere beren alderdi ekonomiko iluna. Hasierako aurrekontua laukoiztu ere egin da. 113 milio eurokoa zen hasieran, eta 2016an 408 milioi arte igo da. Aurrekontu igoerekin, eta bereziki uraren azpigiturekin lotuta, aurrekari kezkagarriak ditugu, horietako batzuk berriki atera direnak (Acuamed). Negozio handi bat bihurtzen ari da uraren kudeaketa, negoziorako espektatiba handiak dituzte batzuk arlo horretan, eta etsigarria da ikustea aurrekontuak nola igotzen diren. Etsigarria, eta susmagarria ere bai, aurrekari horiek guztiak ikusita.

Honen harira, mahai gainean dauden alternatiba eta iritzi guztiak bildu eta behar den bezala aztertu beharko lirateke. Eta alternatiba horien artean, gogorarazi nahiko genuke Ura Nueva Cultura del Agua taldeak egindakoa. 2004an egin zen, eta 2014an berritu da. Alternatiba horrek ura bere ibilbidean zehar erregulatzea planteatzen zuen, urtegi txikiak eginez, Esa-Bardeak sistema erregulatzeko. Horrek nekazaritzarako behar den ura asetuko luke.

Azkenik Esako urtegiaren auzia dela eta salaketa jaso eta epaituko dituzten 8 herritarren auzia gogoratu nahi dugu, eta gure taldearen izenean elkartasuna adierazi. Protestaldi baketsu batean parte hartu, ez zuten besterik egin, eta orain espetxe zigorra eskatzen dute haientzat, baita zigor ekonomikoa ere.

Erabat bidegabea iruditzen zaigu, eta salatu nahi dugu.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.