Europako Batasunak pertsona errefuxiatuekin daukan jarrera lotsagarria salatzeko, mobilizazio kanpaina abiatuko du EH Bilduk. Zentzu horretan, elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko herri eta hiri guztietan, hilaren 21erako (osteguna), “VergÜEnza. Beste Europa bat posible da” lelopean.

Nafarroan 24 herri ezberdinetan eginen dira agerraldiak. Era berean, eta sentsibilizazio kanpaina horren barruan, erakusketak, sare sozialetan zabaltzeko bideoak eta hitzaldiak ere egingo ditu, Iruñeako Bilgunean Josu Juarisi europarlamentariak emanen duen hitzaldia bezala. 



EH Bildu oso kezkatuta dago pertsona errefuxiatuen drama humanitarioaren aurrean Europako Batasuneko agintariak eta zenbait sektore politiko eta sozial hartzen ari diren jarrerarekin eta erabakiekin. Erabaki anker horien adibide argiena da Europako Batasunak Turkiarekin lotutako akordioa, errefuxiatuei muga guztiak ixteko helburua daukana. EH Bilduren ustez, akordioa lotsagarria da, bidegabea eta giza eskubideen nazioarteko hitzarmen guztien aurkakoa. Europako Batasunaren sorrerako helburu eta baloreen aurkakoa da, gerretatik eta pobreziatik -hau da, heriotzatik- ihesi doazen pertsonak etorkizun gabe uzten dituelako.



Era honetako akordio eta erabaki antidemokratikoekin pertsona errefuxiatuen joan-etorria geldituko zela uste zuten Europako agintariek, baina errealitatea bakoitza bere lekuan jartzen ari da: bide batetik ez bada bestetik, errefuxiatuak Europan sartzeko ahaleginetan jarraitzen dute. Eta bide arriskutsuagoetatik. Ikusi besterik ez dago azken egunotan Mediterraneo itsasoan izan diren hildako guztiak. Europa eta Turkiaren arteko akordioak norbaiti mesede egiten badio pertsona errefuxiatuekin aritzen diren mafiei da. Hori da Europak lortu duena. Hori eta mendebaldeko gizarteari errefuxiatuen auzia ezkutatu nahi izatea.



Horregatik guztiarengatik, bestelako oinarrietan eraikitako Europa batean sinesten dutenei eta errefuxiatuen dramari giza eskubideetan oinarritutako konponbidea berehala amaiera eman behar zaiola uste duten euskal herritar guztiei ostegunean herri eta hirietan egingo ditugun elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten die EH Bilduk. Guk ez dugulako nahi inor bazterrean uzten duen gizarterik. Gerratik eta pobreziatik ihesi datozen pertsona guztiei atea irekiko dien Euskal Herria nahi dugulako.

Kontzentrazioa egingo duten herriak:

Lesaka; Plaza Vieja 20:00 

Bera; Puente Mukixu 19:00

Doneztebe; Parrokia karrika 19:00

Elizondo; Foruen Plaza 19etan

Leitza; Plaza Euskal Herria (San Miguel) 19:00

Lekunberri: Herriko Plaza 19:00

Berriozar; Plaza Euskal Herria 20:00

Ansoain; Plaza Consistorial 20:00

Aranguren; Mutiloa plaza 19:00
Burlata; Plaza Eugenio Torres 19:00

Berrioplano; Calle María Dominguez (Concejo de Artica); 20:00

Etxauri; Plaza Zalduartea 20:00 

Lizarra; Calle Baja Navarra 19:00

Noain; Plaza de los Fueros 20:00 

Erro; Concejo de Espinal Carretera Nacional 135 Km 43 19:00

Altsasu; Udaletxe aurrean 19:30

Gares; Julian Mena Plaza 19:30 

Oteiza; Plaza el Rasot 19:00
Viana; Plaza de los Fueros 19:30

Tafalla; Plaza de Navarra 19:30

Ultzama; Udaletxe aurreko parkina 19:00

Zangotza; Udaletxe aurrean 20:00
Agoitz; Udaletxe aurrean 20:00
Ilunberri; Plaza de los fueros 20:00

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.