Larunbat honetan, arratsaldeko 17h tan, Elizondoko karriketan eginen den manifestazioarekin bat egiten du EH Bilduk, Aroztegiako proiektu urbanistikoaren aurrean ahotsa eta erabakia eskatuz Baztango bizilagunentzat. EH Bildu beti egon da eta beti egonen da herri galdeketen alde. Oinarrizko ariketa demokratikoa iruditzen zaigu. Aroztegiako kasuan, erabat logikoa iruditzen zaigu hainbat bizilagun eta tokiko eragileek azaldu duten kezka eta beren iritzia kontsultatua izan dadin egin duten deialdia. Beren zonaldeko oraina eta etorkizuna baldintzatuko duen proiektu baten aurrean, iritzia eman eta erabakitzeko eskubidea dute baztandarrek. Izan ere etorkizuneko egitasmo estrategiko moduan saldu dutenaren azpian, beste behin ere pelotazo urbanistiko bat topatzen dugu, Baztango bailara asko alda dezakeena.

EH Bilduk, prozesu honetan egin duen bezala, proiektuaren gaineko informazioa eskatzen du herritarrentzako, gero haiek, beren bozkaren bitartez erabaki ahal dezaten. Beren ahotsa errespetatuko dituen herri kontsulta edo galdeketa nahi dugu, udalak ezin badu antolatu, Nafarroako Gobernuak berma dezala Baztandarren ahotsa entzuna izan dadila.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.