Gaurko agerraldian Leitza, Bakaiku, Goizueta eta Irunberriko alkateak gaude. Gu bezala EH Bilduko hainbat alkateren kontra Espainiako Entzutegi Nazionalak gure kontrako salaketei bidea eman zien. Iaztik datoz ekinbide judizial hauek.

Gaur, berriz, esan behar dugu, salaketa guzti-guztiak bertan behera utzi dituela Entzutegi Nazionalak.

Honen aurrean bi irakurketa egin behar direla uste dugu. Bata, Gobernu Ordezkaritzaren papera, hots, Carmen Albak zuzentzen duen Ordezkaritzak aldaketaren aldeko udalen kontra hartu duen jarrera erasokorra. Entzutegi Nazionalera berak bideratu baitzituen, Guardia Zibilaren hainbat informeren lagunduta.

Berriro ere, Carmen Albaren dimisioa exijitzeaz gain, Gobernu Ordezkaritza Nafarroan soberan dagoela argi eta garbi adierazi behar dugu. Herrietako jaietan kontrol politikoa egitera Guardia Zibila edo Polizia Nazionala bidali izana larri da. Baina zer espero dezakegu, mural bat egiteagatik, atxiloketak egiten badira?

Bigarren irakurketa da salaketa eta ekinbide judizial hauen bidez gure jarduera politikoa eta instituzionala baldintzatu nahi izan badituzte, jai izan dutela. Izan ere, gure herritarrekiko konpromisoa sendoa dugu eta lanean jarraituko dugula. Eskubide politiko eta sozialak bermatzeko eta babesteko lanean jarraituko dugu, hain zuzen ere.

Bere garaian, hemen gaudenok esan genuen Entzutegi Nazionalaren jarduera hauek Demokraziaren kontrako erasoen aurrean geundela. Herriek, libreki hautatu dituzten ordezkari eta instituzioen kontrako erasoak zirela. Eta berriro exijitzen dugu horrelako presio judizialik ez egitea.

Hala ere, hurrengo hilabetetan Nafarroako herrietan jaiak ospatuko ditugu. Alba andreari exijitzen diogu aldaketaren aldeko udalen kontrako erasoak, presioak eta abar bertan behera uztea baita jaiak askatasunez ospatzen uztea ere.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.