Herritarren interesak kontuan izan gabe, antzerkia egin ari dira Madrilen abenduaren 20tik. Atzo bertan bizi izan genuen ikuskizun honen azken pasartea, hauteskunde kanpainarako irteera posturik onenean kokatzea helburu besterik ez duena.

EH Bilduk pentsatzen du oso zaila dela, ezinezkoa ez esatearren aldaketarik gertatzea. Egun ez dago gehiengo efektiborik demokratizazioa emateko Espainiako estatuan, eta etorkizun hurbil eta ertainean ere ez dugu aukera handirik ikusten. Alderdi Sozialistak beste behin ere zapuztu ditu herritarrek beren bozkekin azaldutako aldaketa nahiak. Horretaz Nafarroan zedozer badakigu.

Horrexegatik, Nafarroan bizi izandakoaren esperientziak balio behar du Madrilera ere aldaketa eramateko. Hemen Nafarroan argi ikusi genuen aspaldi Alderdi Sozialistarekin aldaketarik eraikitzerik ez zegoela. Pasa den urtean, hori ulertuta eta lortuta, akordio bilatu genuen ezberdinen artean, kalean gizarteak eskatzen zuen aldaketa politiko, sozial eta instituzionala lortzeko bidean.

Eredu horrek balio behar digu datozen hauteskundeetarako. Pasa den udazkenean egin bezala, EH Bilduk dei egiten die aldaketaren alderdi ezberdinei, Elkarrekin Aldaketaren hautagaitza madrilera eramateko, posible baita 3 eserleku aldaketaren alde lortzea. Akordio programatikoarekin erakutsi geneuen Elkarrekin lan egin dezakegula, eta hori izan behar da bidea, Madrilen Nafarroako Aldaketa, Nafarroako erabakiak defendatu eta Madrilen baita ere, aldaketa lortzeko.

Bide honetan, Nafarroako EH Bildu lanean jarri da jadanik eta datozen egunotan alderdi ezberdinekin izanen dituen bilerez gain, datorren astelehenean batzar orokorra egin du, guztion artean erabakitzeko hauteskundeetarako ildo, aliantza eta estrategiak.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.