Nafarroako Unibertsitate Publikoan Foruzaingoak izandako jarrerari buruzko galdera eginen dio Nafarroako Gobernuari Adolfo Araizek, EHBilduko Parlamentariak. Gobernu Batzordearen bileraren harira izandako protestak izan dira eta Foruzainak ikasleen kontra oldartu eta hainbat pertsona zauritu eta bi gazte atxilotu dituzte. Galderaz gain, EH Bilduk informazio eskaria egin du, horrelako kasuetan Foruzainek dituzten ekintza-protokoloen egoeraz eta NUPeko gertakizunen gaineko irakurketa egiteko.

Ikasleek salatutakoaren arabera, eserialdia egin dute errektoretzaren aurrean, matrikulazio prozeduran NUPeko zuzendaritzak gaur onartu behar zituen aldaketen kontra. Protesta hau geldiarazteko, NUPeko segurtasun zerbitzu pribatuak eta errektoreak horrela eskatuta, Foruzainak oldartu egin dira, ikasleak kanporatzeko asmoarekin. Esku-hartze horren ondorioz, hainbat ikaslek zauriak izan dituzte eta poliziek bi gazte atxilotu eta beste bat identifikatu dute.

Poliziaren jokabidea neurriz kanpokoa izan da EH Bilduren iritziz, are gehiago protesta baketsu baten kontra izan dela kontuan hartuz. Horrexegatik, foruzainen jarrera honen zergatiak ezagutu eta Nafarroako Gobernuak egiten duen irakurketa zein den jakin nahi du EH Bilduk.

Era berean, EH Bilduk babesa adierazi nahi die inposatutako hezkuntza erreforma bidegabeen kontra eta matrikulazio sistema bidezko baten aldeko protestei. Ikasleen aldarrikapenak entzun eta haiei bide eman behar zaie, inolaz ere ezin zaie indarkeriaz erantzun.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.