UPN eta PPk berriz ere agerian utzi dituzte beren obsesio eta beldurrak, ETB behartuz Nafarroan egiten dituen emisioak etetera. Erabakia, Prentsa Askatasuna ospatzen den egunean bertan iritsi da hain zuzen. “UPNk berriz ere Madrilera jo du, PPrengana jo du, hiritarrek ETB ikusteko duten eskubidea erasotzeko eta ekiditeko” adierazi du Maiorga Ramirezek, EH Bilduko parlamentariak “aspaldiko obsesioaren isla da hau, telebista kate honen emisioak zentsuratzeko asmoarekin. Ezin dugu ahaztu Telebista kate honek euskarazko eduki eta programak ikusi ahal izatea bermatzen duela, hizkuntza gutxituen europako txostenak argi utzi zuen moduan”. Zentzu horretan Maiorga Ramirezek “ahal dituen neurri eta baliabide guztiak jar ditzala ETB ren emisioa berreskuratzeko” eskatu dio Nafarroako Gobernuari.”

Honetaz gain, EH Bilduko talde parlamentarioak galdera idatzia erregistratu du Nafarroako Gobernuari zuzenduta. EH Bilduk harriduraz ikusten du beste erkidegoetako Telebista kate publikoen emisioak problemarik gabe eta jazarpenik gabe jasotzen direla Nafarroan, normala den bezala. Horregatik, EH Bilduk, beste Telebista kate hauen seinaleak zein baldintzetan eta zein baliabiderekin egiten diren ezagutu nahi du.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.