Attachments:
Download this file (BAKE PROZESUAK ETA GIZARTE ZIBILA.pdf)BAKE PROZESUAK ETA GIZARTE ZIBILA [EGUTEGIA] 358 kB

Europako Ezker Batuaren Talde Konfederatua-Ezker Berde Nordikoak hausnarketa jardunaldia antolatu du datorren maiatzaren 13rako, bake prozesu ezberdinetan, gizarte zibilaren paperaren gainean aritzeko. Baluarten eginen den saioan, Colombia eta Euskal Herriko prozesuetaz eztabaidatuko da, goiz eta arratsaldez eginen diren lan saio, mahai inguru eta hitzaldietan. EHBildu, Podemos eta IUko ordezkariez gain, Iruñean izanen dira besteak beste Colombiako Congreso de los Pueblos Miembro de Mesa por la Paz eta Marcha Patriótica, Catalunyako Bakerako Institutoak, Bake Bidea Foro Soziala edo ta Baketik Fundazioa. Esperientziak azaldu eta partekatzeaz gain etorkizunean bai Colombian eta baita Euskal Herrian ere bakerako izanen diren erronkei buruz eztabaidatuko da.

Geroz eta gehiago, mundo mailako bake prozesu ezberdinetan, gizarte zibilaren paperak garrantzia handiagoa hartzen ari du. Gatazka irekita edo ta interlokuzioa itxita dagoen tokietan, negoziazioak zabaltzeko lagungarri izan da gizarte zibila (HegoAfrikan edo ta Irlandan bezala). Euskal Herrian eta Colonbian aldiz, bakea eraikitzeko azpiegitura sozialak eraikitzeko gakoa izan dira, elkarrizketa prozesuak zabaldu ahal izateko. Esperientzia hauek mahai gainean jarriko dira, batetik zein bestetik ikasi eta prozesu guztiek aurrera egin dezaten.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.