Etxea, lana, lurra edo ta ondare historikoa defendatzeagatik ezin da inor auziperatua izan, are gutxiago espetxe zigorrak jaso. EH Bilduk bat egiten du igande honetan Zaragozako kaleetan “Esako zortziak” bezala ezagunak diren aktibisten aldeko manifestazioarekin. EH Bilduk bat egiten du haien absoluzio eskariarekin eta bat egiten du Esako urtegiaren handitze lanak gelditzeko aldarrikapenarekin.

Esako zortziak 2012ko urriaren 10ean Artiedako herrian egiten ari ziren desjabetzeen kontrako protesta paketsu batean parte hartu zuten beste hainbat pertsonekin batera. Guardia Zibila gogor oldartu zen protestaren kontra, hamabi persona zaurituz. Hilabete geroago protestan parte hartu zutenen arteko zortzik salaketa jaso zuten, 4 eta 6 urte tarteko kartzela zigor eta 22mila euroko isun eskariarekin.

EH Bilduk elkartasun osoa erakutsi nahi die “Esako zortziei”, igande eguerdian Zaragozan Ebro Ibaiaren ur konfederazioaren aurrean eginen den protestan parte hartzeko deia egitearekin batera. Lurra defendatzea, etxea defendatzea ez baita delitu!

8de Yesa

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.