Duela urtebete Nafarroako herritarrek aldaketa politiko eta sozialaren aldeko apostua egin zuten hautetsontzietan. Urtetan kalean eragile eta gizarte mugimenduek egindako lanak, “Nafar erara”-ko aldaketaren fruitua ekarri zuten. Ezberdinen arteko akordioan oinarritzen da “Nafar erara”ko aldaketa. Helburu berdina zuten indar politiko ezberdinak bat egin zuten, erregimena eta bere azpiegiturak bertan behera bota ahal izateko. Nafar aldaketak PSNren bozken beharrik ez du izan, urteetako frustrazioek erakutsi zuten moduan, PSN ez baita fidatzekoa. Alderdi sozialistak ez zuen aldaketa baldintzatu eta oztopatu, horixe izan zen Nafarroako aldaketaren diskurtso eta posizionamendu berrien gakoa, eta horixe beharko luke aurrean ditugun balizko aldaketa posible hoietan adibide.

Urte honetan, aldaketaren gobernu eta udal ezberdinek, erregimenaren desmontaian lan egiteaz gain, instituzioen gertutasunan eta herritarren inplikazioarekin neurri justuagoak martxan jartzeko lan egin dute. Eskenatoki berri honetan deseroso izan dira UPN eta PP, ez baitute barneratu egoera berria eta politika egiteko modu berriak. Honen aurrean aldaketa zangotrabatzen saiatu dira behin eta berriz polemika antzuak piztuz, hartutako erabakiak zikindu eta estaltzeko asmoarekin. PSNere aldaketaren jarrera eta ekimenetatik urrun kokatu da, beste behin ere erregimenaren pean.

EH Bilduk lehen urteurrena ospatu nahi du, “Nafar aldaketa” lanean jarraitu eta aurrera egiteko adibide moduan hartuz. Aldaketa sakona eta iraunkorra egiten aurrera jarraitu behar dugu guztion artean.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.