Nafarroako aldaketa politikoaren lehen urteak euskara arloan izan duen eraginaz hausnarketa egin du EH Bilduko euskara lan taldeak. Horrekin batera, larunbatean ”Eman bide euskarari” lelopean deitutako manifestazioarekin bat egiteko deia egin du EH Bilduk. “Aldaketaren helburu nagusienetako bat urtetako bazterketa politikekin bukatzea da, euskara marginatu eta murriztea helburu duten neurriekin bukatu. Nafar batzuei eskubide batzuk eman eta beste batzuei eskubide berberak kentzen dizkien zonifikazio injustoarekin amaitu” azaldu du EH Bilduko parlamentaria den Bakartxo Ruizek “lan zaila dela badakigu, luzea, erregimenak oraindik ere ahal dituen oztopo guztiak jarriko baititu eta aldaketaren barnean ere hainbat erresistentzia topatu ditugulako, hala ere, gutxinaka gutxinaka aurrera goaz”.

Zentzu honetan Bakartxo Ruiz, UPN, PP, eta PSN hilabete hauetan izan duten jarrera gogoratu du “ erregimenak ehunka irakasleren lan postua egonkortuko dituen Lan Eskaintza Publikoaren kontra jo du, Iruñeko 0-3 urtetako zikloa kolokan jarri du epaitegietara jo urteetan egondako euskara hizkuntza murritza eta ez nahikoa handitu delako. Lotsarik gabe egiten dute guzti hau, euskara haiendako arma politko eta elektorala delako, horrexegatik esaten dute adibidez, noizbaiten poterera itzuliko balira, orain ematen ari ditugun aurrerapauso guztiak bertan behera utziko dituztela” salatu du Bakartxok.

Aldaketa politikoa heldu da eta gutxinaka gutxinaka nafarron hizkuntz eskubideek aurrera egin dute, oraindik ere egiteko asko dagoen arren. “Pauso txikiak eman ditugu, txikiegiak seguruenik ureetako marginazio eta bazterkeriak sortzen duen beharraren aurrean. Tamalez Aldaketa barruan ere, aurrera egiteko erresistentziak topatu ditugu, epe laburreko kalkulo electoral zentralistetan oinarrituta gehien bat..beti ere Nafarroatik kanpoko interesetan oinarrituta. Hauek ere aurrera egitea zailtzen dute. Esate baterako, D eredua Nafarroa osora zabaltzeko aukera lortu den arren, EH Bilduk euskara lege berri bat beharrezkoa dela pentsatzen jarraitzen du, ikasteaz gain, nahi duenak euskaraz bizi, lan eta erlazionatzeko aukera izan dezan, bizi den tokian bizi delarik”.

Horrexegatik, oraindik ere egiteko asko dagoelako, euskara erasotzen jarraitzen dutelako, euskara arma elektoral moduan erabiltzen jarraitzen dutelako,...larunbateko manifestazioan parte hartzeko arrazoi nahiko ikusten ditugu. EH Bilduk manifestazioan parte hartuko du eta bertan euskaraz bizi nahi dugula ozen esateko deia luzatzen die herritarrei.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.