37 urte betetzen dira gaur, Guardia Zibilaren tiropean Gladys del Estal ekintzaile ekologista hil zela. Tuterako Ebroko zubian lore sorta utzi du EH Bilduk omenaldi txiki moduan. Modu honetan, gertatutakoa salatu eta orduko aldarrikapenak gaur egunera ekarri nahi izan da. “Gladys eta bere borroka lagunen lana gaur egun eredu dira oraindik ere” azaldu du Tuteran Bakartxo Ruizek, EH bilduko parlamentariak “protesta konprometitua, baketsua, desobedientea izan zen haiena eta ikusi genuen nola, beste behin ere, polizi indarrek tiroekin erantzun ziotela. Tamalez herri honetan gehiegitan ikusi ditugu horrelakoak”.

Urteak pasa diren arren, Gladys del Estalen aldarrikapenek indarra izaten jarraitzen dute “gutxi aldatu da orduz geroztik” adierazi du Bakartxo Ruizek “hemen bertan, kilometro gutxitara militarren entseguetarako gune lotsagarria izaten jarraitzen dugulako. Bardeetan dago NATO. Bardeetan frogatzen ditu NATOk gero munduan barna hedatzen dituen gerretan erabiliko dituen armak”.

Zentzu horretan Ruizek NATOren kontrako mezua zabaldu du, “Nafarroak ezetz esan zion NATOri erreferendumean, Euskal Herriko beste herrialdeek eta Catalunyak egin zuten moduan. Halan da guztiz ere, NATON sartu gintuzten eta hemen Bardeetan mantentzen dute beren entsegu gunea. Urte guzti hauetan, beren gerren konplize egin nahi izan gaituzte bainan duela 37 urte bezala kalera irten gara behin eta berriz gerrari ez eta NATOri ez ozen esateko. Horrexegatik diogu Gladysen aldarrikapenek indarra badutela gaur egun, mehatxu nuklearraren kontra altxatzen jarraitu behar baitugu, hemen bertan dugulako. 2018a gertu dugu, behingoz Bardeetako tiro poligonoa hemendik joaten ikusteko, urteetako kontratu luzapenen ostean, askotan orain antimilitaristatzat jotzen diren militarren eskuetatik. Datozen hilabeteetan, duela 37 urte bezala, mezu antimilitaristek, ekologistek, pakezaleek..indarra hartu behar dute, behingoz Bardeak, gune natural erabatekoa izan dadin, nafar guztiondako. Orduan ere Nafarron ahotsa eta erabkia aldarrikatzeko ordua izanen da”

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.