Igande honetan Sare Herritarrak euskal preso politikoen sakabanaketaren contra deitutako manifestazioarekin bat egiten du Nafarroako EH Bildk. Aspaldi da, giza eskubideen kontra doan dispertsioa salatzen dugula eta oraingoan ere kalean izanen gara, behingoz eskatzeko salbuespen kartzela politika honekin bukatzeko.

25 urte bete ditu politika honek eta ez dugu uste ospatzeko urteurrenik denik. Astero milaka kilometro egitera behartuak daude ehunka euskal herritar. Politika honek, momentuz, 16 hildako eragin ditu istripuetan, haietako bi nafarrak. Hilabetero tamalez izaten ditugu istripuen berri, azkenekoak, aste honetan bertan gertatu direlarik.

Nafarroako gizarteak behin baino gehiagotan sakabanaketarekin amaitzeko eskatu duen arren, oraindik ere kupidagabeko politika honek indarrean dirau. Horrexegatik EH Bilduk, igandean Iruñeko autobus geltoki zaharretik irtengo den manifestazioarekin bat egin eta protestan parte hartzeko deia luzatu nahi du. Gatazkaren konponbidean pausoak emateko, dispertsio politikarekin amaitzea ezinbestekoa baita, elkarbizitzan oinarritutako bake eszenatoki bat ahalbidetu ahal izateko.

Iruñea

Feed-a ez da bilatu.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.