Maite Aristegi Beasaingo ekitaldian:

-KioPM

Gora Euskal Herria askatuta! Gora Goierri!

Egunotan Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako hainbat herritan Amaiur izan nahi duen zubi erraldoia eraikitzen ari gara. Gure artean zubia eraikitzeari ekin genion eta horren fruitu da Amaiur. Orain, gu guztion artean, etorkizuneko Euskal Herriari ari gatzaizkio zubia eraikitzen.

Baina, zubia izateaz gain, bozgorailua ere izan nahi du Amaiur-ek. Eskubideak eta demokrazia aldarrikatzen dituen euskal herritarren gehiengo horren ahotsa izan nahi dugu Madrilen.

Ardura argi batekin joango da Amaiur Madrilera: Euskal Herriaren eta euskal herritar ororen eskubideen aldarrikapena eta defentsa egitearen ardurarekin.

Euskal Herrian ireki den aro politikoan, behin betiko bakean eta konponbide demokratikoan sakontzeko aukera bikaina dira hurrengo hauteskundeak. Horrela, Amaiurrek mezu argi bat eramango du Madrilera: herri honek bizi duen gatazka politikoa gainditzeko aukera ezin hobea dugu eta hori baliatu egin behar dugu.

Horretarako, Euskal Herriari eta euskal herritarrei dagozkien eskubideen defentsa eta aldarrikapena egingo dugu, eta izaera historikoa duen gatazka politikoa gainditzeko oinarriak eramango ditugu; hau da, Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta modu zilegi eta demokratikoan dagokion erabakitzeko eskubidea.

Hau da, euskal herritarren borondate demokratikoarekiko errespetua exijitzera goaz Madrilera.

Vamos a Madrid a exigir respeto a la voluntad democrática de la ciudadanía vasca. Respeto, ni más ni menos. Una cuestión básica para la convivencia pero que ayer obviaron tanto Zapatero como Rubalcaba y Rajoy.

Errespetua. Hori besterik ez. Oinarrizko kontua, baina atzokoan Zapaterok zein Rubalcabak eta Raxoik aipatu ere egin ez zutena.

Amaiurrek ez dauka zalantzarik: azaroaren 20tik aurrera, Euskal Herrian autodeterminazioaren aldeko gehiengo soziala dagoela ikusaraziko da. Euskal gizartearen hitza eta erabakia errespetatua izatea exijitzen duen gehiengo soziala, ez gehiago eta ez gutxiago.

Horregatik, dei zuzena egiten diogu PSOEri, eta batez ere PPri, berari egokituko zaiolako azaroaren 20tik aurrera izango den eszenatoki berria kudeatzea. Herri honen borondatea errespetatuko duen edo ez jendaurrean adierazteko dei zuzena egiten diegu.

Por ello, emplazamos al PSOE, pero sobre todo al PP, que con toda probabilidad va a tener gestionar este nuevo escenario a partir del 20 de noviembre. Les emplazamos a que digan públicamente si van a respetar o no la voluntad de la ciudadanía de este país.

Kanpainan zehar ikustarazten ari da era argian, eta are eta nabarmenagoa izango da azaroaren 20tik aurrera, bi proiektu daudela mahai gainean: PPk ordezkatzen duen proiektu ukatzaile eta atzerakoira, eta Amaiur-ek planteatzen duen etorkizuneko proiektua. Justizia sozialaren, parekidetasunaren eta Ama Lurrarekiko errespetuan oinarritzen den etorkizuneko Euskal Herria.

Bi proiektu, alor sozio-ekonomikoan ere talka egiten dutenak.

Burujabetza politiko eta ekonomiko osoko esparru baten defentsa burutuko dugu Madrilen.

Horrexegatik, argi eta garbi esan nahi dugu herri honetako langileen aldarrikapenak babestera joango garela Madrilera. Gure herriaren subiranotasuna eremu guztietan babestuko dugu, horixe baita Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten pertsona guztien eskubide guztiak defendatzeko biderik eraginkorrena.

EAJk, PPk eta PSOEk partekatzen duten ereduaren aurrean, krisia eragin duen ereduaren aurrean beraz, eredu sozioekonomiko alternatiboa sustatzen duen aukera bakarra da Amaiur hauteskundeei begira.

Amaiur es la única opción electoral que reivindica un modelo socioecónomico alternativo al que nos ha traído la crisis y que es el que mantienen el PP y PSOE. Un modelo para cuyo mantenimiento han sido “imprescindibles”, aquellos que precisamente se otorgan la medalla de ser “imprescindibles” para el país. El PNV ha sido imprescindible para que todas las reformas antisociales del PSOE/PP hayan salido adelante.

Lagunok, eraikitzen ari garen zubi honetan partaide izateko deia luzatu nahi dizuegu. Lan handia dugu azaroaren 20ra bitarte. Ibilbide horretan, datorren larunbatean zita ezin garrantzitsuagoa dugu, hemen, Donostian: Belodromoa leporaino bete eta gure herriaren bihotz bihurtu behar dugu. Taupadaz taupada, irabazi arte!!!

Azaroaren 20ean ezinbestekoa da hautestontziak Amaiur-en bozkaz betetzea. Hori da balio duen inkesta bakarra. Helburu hori betetzeko ezinbestekoa da gu guztion lana, beraz ekin lanari eta gure inguru guztia konbentzitzera. Zuek bai zaretela “ezinbestekoak”! Azaroaren 20ean denok Amaiur bozkatzera!

Gora Amaiur!

@ehbilducongreso