Jule Goikoetxeak Beasainen esandakoa:

Emakumeok, gazteok, langileok, aldaketa exijitzen degu, eredu politiko eta sozioekonomikoaren aldaketa. Eta hori da AMAIURREN gaudenon helburua.

AMAIUR osatzen degunok, zuekin guztiokin, ALDAKETA ekarriko degu, herritarron partehartzean oinarrituta, parekidetasunean, aberastasunaren banaketan… langileon eta langabetuen artekoa, baita adinekoen eta gazteon artekoa, eta noski kanpotik etorri eta hemen, zailtasunak zailtasun, bizi direnen artekoa.

AMAIUR Herrigintzan oinarritzen da.…BAI, baina baita estatugintzan ere, Euskal Herriaren estatugintzan,

Eta AMAIUR DA beraz, Euskal Herri librea eta sozialista eraikitzeko, nazio jatorra eraikitzeko, TRESNA bakarra.

HORREGATIK joan behar gara Madrila, AMAIURREK ozen eta garbi adieraziko DU, Euskal Demokrazia euskal herritarrona dela, eta ez Extremadurak, ez Murtziak, ez Madrilek, ezin dutela GEURE ETORKIZUNA baldintzatu! Geurea dena lapurtu!

Demokrazia ez da kiloka pisatu eta banatzen den gozoa: DEMOKRAZIA ezin da salerosi!

AMAIURREk argi esango dio Espainiako Estatuari, jatorki bada ere, Euskal Herritarron eskubideak ez direla beren negozioen lehengaia. Euskal nortasuna ez dela negoziagai, EZ HERRITARRON ESKUBIDEAK EZTA EUSKAL herriarenak ERE.

EAJkoek ozen diote beraiek izan direla Euskal Nazioa eta Euskal herritarron eskubideak defendatu dituzten BAKARRAK: Lan Erreforma, beren eta CIUren abstentziokin, onartu zenean bezela, 33000 langabe ekarri zizkigun ERREFORMA. Euskal Herritarron eskubideak finantza interesekin identifikatzen dituzte nonbait.

Hori bukatu da, AMAIUR da AUKERA BAKARRA gazteon, emakumeon, langabetuen eskubideak bermatzeko, Aberastasunaren banaketa justuan oinarrituriko eredu soziala lortzeko.

Murrizketa sozialen ERANTZUNGO DU.

ETA Pertsona guztion Euskal Herria eraikitzeko BIDEAN, BEHAR ADINA zubi eraikiko ditugu. GUK, ZUEK, GUZTIOK, HERRITAR GUZTIEKIN, eragile sozial guztiekin, zubi sozialak, moreak eta gorriak, kolore guztietakoak, ERROMAKO ZUBIA hainakoa…

Ekin diezaiogun ba AUTODETERMINAZIORA eramango gaituen ZUBIARI! EKIN AMAIURRI! Gora Amaiur!

@ehbilducongreso