Frankismoak egiten zuen bezala kataluniera, galiziera eta euskararen kalterako Rajoyren gobernuak gazteleraren defentsa sutsua egiten duela salatu Errekondok.

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/09/TVSinFrontera-Errekondo-1.mp3{/audio} {audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/09/TVSinFronteras-Errekondo-2.mp3{/audio}

Telekomunikazioen arloan gutxiengoan dauden hizkuntza komunitateen eskubideak errespeta ditzala eskatu dio ere bai Amaiurreko bozemaileak Espainiako gobernuari. “Barne ministroak esan zuen bezala, alderdi ekonomiko eta teknikoa ez dira arazoa; borondate politikoa da behar dena”, esan du Errekondok. Telebista autonomikoak hizkuntza bera duten beste lurraldeetan ikusi ahal izatea eskatzen duen “Mugarik Gabeko Telebista Lege Proposamenaren” eztabaidan egin ditu adierazpenok Xabier Mikel Errekondo, Amaiurreko diputatuak. Errekondoren arabera, “Euskal Herrian larria da oso Nafarroan gertatzen ari dena, non bertako gobernu atzerakoi, ultraespainiar eta ultrakontserbatzailea euskararen aurkako gurutzada egiten ari den”. “Yolanda Barcinaren gobernuak ez ditu Euskal Autonomia Erkidegoarekin ETBren emisioen inguruan sinaturiko hitzarmenak betetzen, are gehiago, mundu osoko telebista kateak ikus daitezkeen bitartean euskarazko emisioak debekatzen ditu UPNk”, adierazi du Errekondok. Amaiurreko bozemaileak gogoratu duenez gainera, “ETB Nafarroan ere ikusi ahal izateko gomendioa egiten dio Eskualdeetako Hizkuntzen Europako Gutunak Espainiako gobernuari”. Acció Cultural del País Valenciá-k bultzatutako ekimenaren aldeko boza eman du Amaiurrek.

@ehbilducongreso