Amaiur koalizioak agerraldia egin du gaur goizean Gasteizen Trebiñuko herritarrekin batera. Trebiñurekin eta bertako herritarrekin zubia eraiki nahi du Amaiurrek, eta Trebiñun bizi diren herritarren eskubideen defentsan arituko denaren konpromiso sendoa hartu du.

Arratsaldean hainbat herritan egin ditugu ekitaldiak. Burlatan, Udal Jautegitxoa bete dute ehundik gora pertsonak. Bertan Arturo Goldarazena, Maite Iturri eta Sabino Cuadra hautagaiek hartu zuten hitza. Bereziak izan dira Sabino Cuadraren hitzak, izan ere, Burlatako zinegotzi garaiak oroitu ditu hizketan hasi bezain laster.

Beasainen ere egin dugu ekitaldia. Maite Aristegik bertsotan eman die hasiera bere hitzei. Argi adierazi du Aristegik Amaiur dela krisia ekarrin digun ereduaren aurrean eredu sozioekonomiko ezberdina bultzatzen duen aukera bakarra.

-KioPM

Alberto Unamunzagak ere hartu du hitza Goierriko herri honetan. Aristegik esan duenari jarraiki, Amaiurrek pertsonen eta ez merkatuen beharren araberako sistema sozioekonomikoa bultzatuko duela esan du.

Jule Goikoetxeak azpimarratu du Amaiur herrigintzan oinarritzen den arren, estatugintzan ere aritzen dela, Euskal Herriaren estatugintzan.

@ehbilducongreso