“Sozietateen gaineko zerga %10 besterik ez da, izan ere, kapitalarentzat erraztasunak baino ez baitaude”, salatu du Sabino Cuadra diputatuak eta kultur zerbitzuek eta eskola materialak duten %21-eko BEZ-a kritikatu du.

Ildo horretatik, “duintasuna eta adore politikoa” erakutsi eta testu liburuen BEZ-a bost aldiz handitzeko hartu duen erabakiaren arrazoiak eskola publiko baten atarian azaldu ditzala eskatu dio diputatu nafarrak Espainiako hezkuntza ministroari. Kutur zerbitzuen BEZ-a %8tik %21-era igo izana ere gogor salatu du Sabino Cuadrak. Bere esanetan, igoera honek “zine eta antzoki independiente ugari ateak ixtera behartuko ditu”. Nafarroa Nafarroako gobernuaren kultur politika kritikatzeko ere baliatu du bere interbentzioa Sabino Cuadrak. Diputatu abertzalearen arabera, Yolanda Barcinaren gobernuaren kultur politika gero eta atzerakoiagoa da eta negozio eta turismoarekin gero eta lotuago dago”.

@ehbilducongreso