Amaiurrek lege proposamen berriaren bozketan baiezkoa eman du, baina hurrengoa ere gehitu nahi izan du, Rafa Larreinak harturik hitza. Alde batetik, askotan tribuna hortatik hitz politak esan baina betetzen ez direnak direla azpimarratu du.

Lege proposamen berriari, zerbait proposatu nahi izan dio Amaiurrek, izaera eraikitzaile batekin, denen artean hainbeste pertsonek pairatzen duten etxea galtzearen egoera gordinari erantzun nahian. Hala, pertsona guztiek duten etxebizitza eskubidea bete dadin, erreskate finantziarioak bankaren arazoa soilik konpondu beharrean, pertsona horiena ere konpontzeko balio dezake. Diru fondo horren zati bat aurre egin ezin dietenen hipotekentzat erabili, eta horrela gainera, etxebezitza horiek domeinu publikoan jarriz ondorioz, etxebizitza publikoen kopurua hazi, eta pertsona horienganako injustiziarekin ere bukatuaz.

@ehbilducongreso