{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/09/Korte-Xabier-Mikel.mp3|titles=Korte-Xabier Mikel{/audio}

Amaiurrek Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozemailearen arabera, “trantsizio demokratiko horrek Euskal Herriak eta Catalunyak euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea bermatu behar du. Eta noski, hori elkarrizketa, elkarrizketa eta elkarrizketaren bidez lortzen da. Baina batez ere, errespetuaren bitartez”.

Kongresuko pasiloetan komunikabideei egindako adierazpenetan, Xabier Mikel Errekondok esan du “Espainiako Errege Etxeak, PPk eta PSOEk bat egin eta Catalunya eta Euskal Herriko gizartearen gehiengoaren aldarrikapen demokratikoen aurka lerrokatu direla”. Amaiurreko diputatuak salatu duenez “Euskal Herriko eta Catalunyako herritarrei erabakitzeko eskubidea ukatzen dien estatu eredua inposatu nahi dute PPketa PSOEk”. Errekondok gogoratu du euskal gizartearen gehiengoak “ez zuela Espainiako konstituzioa onartu” eta nabarmendu du “Espainiako batasuna armen meatxupean bermatzen duen konstituzioa dela”.

@ehbilducongreso