{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/09/Corte-1-Urbina.mp3|titles=Corte 1-Urbina{/audio} {audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/09/Corte-2-Urbina.mp3|titles=Corte 2-Urbina{/audio} {audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/09/Corte-3-Urbina.mp3|titles=Corte 3-Urbina{/audio}

“Espainiako defentsa ministroak bezala, goi kargu politiko batzuek” arma industriarekin duten harremana salatu du Amaiurreko diputatuak.

"Espainiako konstituzioaren 8. artikuloak jasotzen duen mehatxu militarra” bertan behera utzi eta “Euskal Herriaren erabakitze eskubidea errespetatu” dezala eskatu dio Urbinak Rajoyren gobernuari.

“Dirurik dagoen al ez” argitu dezala eskatu dio Iker Urbinak Espainiako defentsa ministroari. Izan ere, diputatu abertzalearen ustez “irabaziak izaten jarraitu dezaten, elite ekonomiko batzuetara dirutza handia bideratu baita” azken urte hauetan. “Kontua da zertara bideratzen den diru publikoa”, adierazi du Urbinak. Ildo horretan, “Errege Dekretu hau onartuz gero, hasieran aurrikusia zegoena baino 3.000 milioi euro gehiago bideratuko dira arma industriara”, esan du Amaiurreko diputatuak. Urbinaren arabera, “azken urte hauetan gerrako industriak dirulaguntza publiko handiak jaso ditu”, eta gehitu duenez, “kasualitatez ala ez, baina industriari horri lotutako goi kargu ugarik, defentsa ministroak esaterako, dirulaguntza horiek jaso dituzte”. Horregatik, “arma industriari irteera emateko, mundu osoko zenbat gatazka elikatu diren” galdetu dio Urbinak Morenes ministroari.  

EAJri zuzenduz

Arma industriarekin, Estatuak duen ia 1.783 milioi euroko zorra kitatzeko, espainiako gobernuak onarturiko mailegu berezia dela eta, dirutza hori osasun eta hezkuntza publikora bideratzeko eskatuz joan den astean IUk aurkezturiko mozioan EAJko diputatu batek egin adierazpenen harira, Urbinak esan du “justifika ezina dela diru hori I+D+I delakora bideratuko delakoan eta gizartean ondorioak izango dituelakoan” dekretuari oniritzia ematea. Amaiurreko diputatuaren arabera, “diru horrek heriotza eta suntsiketa besterik ez du ekarriko” eta gehitu duenez, “batzuentzako negozio borobila da eta beraz, ikuspuntu abertzale batetik ez genuke dekretu honekiko babesa ulertuko”. “Euskal gizartearentzat gastu hau ez da lehentasun bat” nabarmendu du Urbinak.  

Gizarte eredua

“Gure baliabide ekonomikoak guk geuk nahi dugun bezala kudeatzeko Europan Estatu propioa” izateko eskubidea aldarrikatu du diputatu abertzaleak. Are gehiago, “gizarte militarizatu bat izan ala ez erabakitzeko eskubidea” dugula esan du Urbinak. “Beste herriekiko harremanak elkartasunean oinarritu eta gatazkak konpontzeko bide diplomatikoa eta esku hartze militarrik gabea” izan behar duela nabarmendu du ere bai diputatu abertzaleak.  

Espainiako konstituzioa

“Ministro jauna, konstituzioaren aginduz, Estatu propioa izateko dugun eskubidea armen bidez ukatzeko bete beharra dutenei diruz laguntzea ez dugu onartzen”, esan du Iker Urbinak. Horregatik, “mehatxu militarra jasotzen duen Espainiako konstituzioaren 8. artikuloa bertan behara uzteko eskatu dio Amaiurreko diputatuak Rajoyren gobenuari. “Euskal Herriaren hitza eta erabakia” errespetatu dezatela esanez bukatu du Urbinak bere interbentzioa.

@ehbilducongreso