Maite Aristegi, Amaiurreko diputatuaren ustez “suteak, neurri handi batean, nekazaritza eta basogintza politika okerren ondorio dira”. Horregatik, diputatu abertzaleak, benetako prebentzio politikak ezartzea eskatu du, alegia, egiturazko neurriak eta ez puntualak edo behin behinekoak, hau da, urte guztian zehar aplikatu eta administrazioei zein herritar guztiei eta nekazari ingurutan bizi direnei eragingo dietenak”.

Aristegik “lurrean oinarrituriko abeltzaintzarekin bateragarriak diren baso ereduak” defendatu ditu, izan ere, “hauek praktika egokiak burutzen dituztenez eta bertan bizi direlarik, berez mendia bizirik mantentzen laguntzen” baitute. Horrela, Amaiurreko diputatuak adierazi du, abeltzaintza estentsiboak eta artzaintzak “erregaiak diren materialak kentzen eta baso bideak garbi mantentzen lagundu eta biodibertsitatea aberasten dutela, erosioa eta desertifikazioa gutxituz”. “Modu horretan, garapen eramangarria eta nekazaritza guneetan jendea mantentzea lagunduko litzateke”, esan du Aristegik. Hala ere, diputatu abertzaleak salatu duenez “oro har, pinu eta eukaliptoaren monokultibo edo laborantza baino ez da bultzatzen, eta honek ez du lekurik uzten abeltzaintza estentsiborako”. Aristegiren arabera, “politika publikoek ez diote mendien garbitasunari erreparatzen”.   Europako Nekazaritza Politika Era berean, Amaiurreko diputatuak gogora ekarri du “momentu erabakigarriak bizi ditugula Europako Nekazaritza Politikaren (ENP) erreformaren inguruan”. “Egungo Europako Nekazaritza Politikak merkatuak desregulatu edo araugabetu eta nekazarientzako prezioak produkzio kostuak baino merkeago jartzen dituela” salatu du Aristegik eta zera gehitu, “hori guztia basoko suteen arrazoietako batzuk direla, hau da, ikaragarrizko eragin globalak dituela”. Bere ustez, biodibertsitatearen galera, deforestazioa eta desertifikazioa dakarte” aipaturiko puntu horiek guztiak. “ENPren norabidea aldatu ezean, estrategikoak diren sektoreak desagertu eta elikadura krisia areagotzeko mehatxua nabarmena da”, esan du Aristegik. Are gehiago, diputatu abertzalean arabera, lehen sektorea desagertzeko “arrisku gorrian” dago. Eta hori arrazoitzeko datuak eman ditun; “nekazaritza gizarte asegurantzan hilero 1000 nekazari desagertzen dira”.   Mobilizazioak Basoko suteek eragindako kalteak arintzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen Lege Dekretuaren eztabaidako bere diskurtsoaz baliatuz, Aristegik bere aldekotasuna adierazi die nekazariek deituriko mobilizazio eta protesta ekintzei. Euskal Herrian bertan deiturikoak barne. “Behar beharrezkoa dugu beste Europako nekazaritza politika bat, nekazaritza bizia ahalbideratuko duena, agroekologia edo nekazalekologia etorkizuneko produkzio eredutzat izango duena, bidezko prezioekin, bai ekoizleentzako eta baita kontsumitzaileentzako ere, ingurumenari benetako begirunea eta elikadura subirautza herri guztietan eta denok ondo jan dezagun bermatuko duena”adierazi du Amaiurko diputatuak.

@ehbilducongreso